Egin zaitez Ermandadeko bazkide
Elurretako Ama Birjinaren historia
BASELIZAREN BERRITZEA
Iratiko Elurretako Ama Birjinaren Ermandadearen estatutuak 1. artikuluak honela dio:
“Mariano urtean, 1954, Irati mendiaren bihotzean, Elurrako Amaren omenez Elurretako Jainkoaren Ama izena duen ermita eraiki da”
Baselizaren historia:
- 1953: Eraikitze-lanen hasiera.
- 1954: Eraikitze-lanen bukaera. Harginek baselizaren zabalguneko harriak ateratzen dituzte, “Antoniutti zelaia” deiturikoa, hura Vatikanoaren nuntzioak inauguratzen du. Iratiko izeiak eskuz zerratzen dira Urtxuria errekaren ertzean, eta zalduntzekin arrastatzen dira hegalean goiti. Iratiko haranetako arotzek 7500 ohol-ttiki baino gehiago prestatzen dituzte baseliza dagoen pagoekin.
- 1954ko abuztuaren 5ean, erromeroek prozesioan eraman zuten Ama Birjinaren irudia “Elurretako Bidea” izeneko bidetik, Iruñeko katedraletik hasi Iratiraino, eta milaka lagunek hartu zuten.
- 1955: Lozano-Bartolozzi senar-emazteen pinturek baseliza apaindu berri dute.
- 1972: estalkiko pago-zurezko ohol-ttikiak berritzen dira.
- 1985: Elurretako Ama Birjinaren ermandadea bertan behera uztea.
- 2018: Baselizak aurri-arriskua du, perimetroa aldamioekin babesten da.
- 2019: Kanpaia eta kanpai-pareta desmuntatzen dira.
- 2020: Zaraitzuko Batzordeak Iratiko pagorik onenak eskaintzen ditu, Auzolanen eta hilabeteetan zehar, Aezkoa eta Zaraitzuko artisauak eta ikastunak zura apaintzen, arrastatzen eta ohol-ttikiak oihanaren bihotzean prestatzen aritzeko.
- 2021: Elurretako Ama Birjinaren etxea, denon Ama, erabat berrituko da parte hartu nahi dutenen ahaleginarekin, bere teilatuan ohol-ttikiak ezarriz eta babestuz.
LAGUN GAITZAZU!
Elurretako Ama Birjinaren
ermita zaharberritzen
lagundu zure dohaintzarekin
BABESTU OHOL-TTIKI BAT
Elurretako Ama Birjinaren etxea, denon Ama, erabat berrituko da parte hartu nahi dutenen ahaleginarekin, teilatuan ohol-ttikiak ezarriz eta babestuz.
Ohol-ttiki bakoitza berezia da, bolondres guztien “auzolan” elkarlanaren emaitza da.
Lagundu eta egin ekarpena gure ondarea mantentzeko.
Mila esker!
EGIN ZAITEZ ERMANDADEKO BAZKIDE
ELURRETAKO AMA BIRJINAREN ERMANDADEA
1954ko urriaren 16an jaio zen Irati-Elurrako Ama Birjinaren Ermandade kristaua. Larraintzarren, Irati basoan, Otsagabiko jurisdikzioan, eraikitako mugapean, eraikitako otoitz-leku publikoa da.
Jarraitu irakurtzen
Elurretako ermitan egoitza du, hain zuzen, Ermandadeak. Arkupearen aintzinean eta zelaian, Ama Birjinaren irudia buru delarik. Neguko zurruntasunak edo logistikak berak uzten ez duenean, Batzarra deitzen da Otsagabian edo Iruñean.
Ermandadea osatzen dute beren estatutuak betetzeko benetako konpromisoa hartu duten gizon-emakume guztiek. Otsagabiko erretorako jurisdikziopean, Eliz-mutil, Etxezain eta Batzordeak zuzendua.
Etxezaina Batzarrean hautatua izanen da, eta honako eginkizun hauek ditu: ermandadearen estatutuak betetzen direla zaintzea, ermandadearen bileretan buru izatea, ermandadea gobernatzea, urtero Elurretako Ama Birjinaren jaia ospatzea eta tenplua eta haren apaingarriak egoera onean daudela zaintzea. Estatutuen arabera, etxezaina bi aldiz berrautatzen ahalko da
Ama Birjinaren Jaia abuztuaren 5ean ospatzen da, eguraldiaren arabera baselizaren barruan edo kanpoan, zelaian ospatzen den Jaun-hartzearekin. Ondoren, Baselizaren inguruan, Jainkoaren Amari abestiak abesten zaizkio. Ermandadearen batzarrarekin bukatzen da ospakizuna.
Abuztuaren 5ean, Elurretako Ama Birjinaren egunean, senideek Ama Birjinaren Mahaian esertzeko eskubidea izango dute. Bertan, entsalada ona, eltzekari zintzoa, ogia, ardoa eta gasna zerbitzatuko dira.
Ermandadeak zainduko du baseliza isiltasun, atseden eta otoitzerako lekua izan dadin.
KOFRADEKO INSKRIPZIO ORRIA
Bete formulario hau eta harremanetan jarriko gara
Egin zaitez Ermandadeko bazkide
WEB LOTURA
ZARAITZU- ALMIRADIO-ko ELIZAK
ELURRETAKO AMA BIRJINAREN HISTORIA
HISTORIA
1954ko abuztuan inauguratu zen Irati mendiko Elurretako Ama Birjinaren baseliza, Antoniutti kardinalaren bertaratzearekin. Egun batzuk lehenago Ama Birjinaren irudia prozesioan etorri zen Iruñetik, Aezkoa eta Zaraitzuko ibarreko bizilagunekin batera, mendi klubetako kideekin batera: Club Deportivo Navarra, Mutiko Alaiak eta Oberena. Baselizaren aintzineko zelaian Ama Birjinaren jaia egin zen urte hartan eta hurrengoetan, ehunka lagun biltzen zituena, Beguiristain kanonigoaren lan nekaezinari esker.
Jarraitu irakurtzen
Herrietan bizilagunek hartu zuten, baita Arburua, Argiolain eta Jaurrietako Andre Mari Zuriaren baselizetako irudiek ere. Prozesioak Otsagabiaraino eraman zuten, eta Zaraitzu eta Aezkoa ibarretako harrera jendetsua izan zuen, eta San Martingo zubian Muskildako Ama Birjinarekin topaketa berezi batekin,
Prozedura-segizioak, oinez, Intxusdoia bidean zehar, Shubri borda, Botin borda, eta Mancho Bizkar, Zakutuen pasabidea zeharkatu zuen Abodin, eta Irati Bizkar, Eskailera eta Zeharraga alderdietatik igaten den bidexka egin zuen, oihanean dagoen baselizarat iristeko, Ur Txuria eta Ur Beltza artean, Irati ibaiaren attak izanez.
Iratiko baseliza Aezkoa eta Zaraitzu ibarretako ekimen erlijiosoa izan zen, Iruñeko artzapezpikutzarekin batera. Hautaketa (Francisco Almirantearena) eta pagoen mozketa, 1953an teilatuko oholtzetarako, inguruko herrietatik mandoekin materiala eta hornidurak garraiatzea, eta Iratiko zaindarien etxeetako egonaldiak (Elías Alagarra-Anunciak eta Teófilo Eseverri-Adelak). Aintzinetik, Otsagabiko Visitación eta Antxuaya Etxeak izan ziren arotzen gremioak (Niceto Iribarren, Remigio Echeverría, Benito Ancho…) eta harginen gremioak (Tomás Arrarás, Francisco Camellón), eta 1954ko ekainean bukatu zuten, baselizan elurtutako zuri geruza batekin.
Bai kanpoan bai barnean, baseliza apaintzeko hainbat horma-irudi daude. 1955eko udan, Francis Bartolozzik eta Pedro Lozano de Sotesek presbiterioan margotu zituzten bertako usainak eta lanbideak irudikatzen dituzten ibarretako bizilagunei, eta presbiterioaren antzinean horma-irudi handi bat, Ama Birjinaren irudiaren lekualdaketa gogorarazten duena. Sahiesetan daude 1954an irudia hartu zuten lau baselizak.
Etxezainak izan ziren 31 urteetatik, 17 Otsagabiko bizilagunak izan ziren, bat Espartza Zaraitzukoa (Saliniano Semberoiz), eta bertzea Aezkoakoa (Eusebio Ruiz Oyaga, Aribeko medikua), Aezkoa eta Zaraitzuko ibarretako alkate batzuk eta kargua errepikatzen zuten Etxezainak. Lehen hiru kudeaketak Otano Etxeko Isaac Juancok egin zituen.
Ondoren, Andrés Mancho (izen bereko etxekoa). Haren ondoren, Dukea Etxeko Juan Isidro de Andrés, Mediku Etxeko Felipe Miquele, Benito Jaunaren Etxeko (Zatorreko) Pilar Bezunartea, Martin Liriaren alarguna Cruchaga Etxeko Esteban Ballent, Coleto Etxeko Francisco Sánchez Sampedro, Tellechea Etxeko Antonio Tellechea, Mancho Etxeko Sebastián Miqueleiz, Nicolás Marco (Erronkaribar), Eusebio Ruiz Oyaga (Arive, Aezkoa Ibarra, Erromerietako medikua), Antxoni Etxeko Otsagabiako alkatea Martín José Ochoa, Espartzako alkatea Saliniano Semberoiz, Notarioaren Etxeko Francisco Uranga, Notarioaren Etxeko Carmen López Jacoiste, Iratiko ingenieria Enrique Soler de Agustín. Pedro Martin etxea. talde sortzaileko Javier Beguiristain Gúrpide, Ángel Martínez de Olcoz (produktore zinematografikoa, ama birjinaren tailua oparitu zuen. SM), Orialdeko Ramón Echeverría, Txalastaso Etxeko Francisco Camellón, José María Rodriguez Azcarate (artelanen zaharberritzailea), Hilario Etxea, Otsagabiko alkatea Niceto Iribarren, Coleto Etxeko José Maria Marco Garmendia, Manuel Sainz de los Terreros (Nafarroako Foru Aldundia), José Joaquin Arazuri (pediatra, medikua, historialaria), José Maria Ruiz Oyaga (Aribe. Aezkoako Ibarra), Eguarasko Mocharena etxea, notarioa José Javier Nagore.
Lehen aldian, Iratiri lotutako pertsona eta erakunde batzuek lagundu zuten baseliza mantentzen (Foru Aldundia. Urtegiko etxeak-Patxi Anchorena, Irati Basoa, Estatuko Baso Ondarea eta Iberduero elkarte anonimoa).
1984az geroztik, etxezainaren izendapena eten egin zen, baina abuztuko jaia etenik gabe egiten jarraitu zen, Eugenia Mikeleiz, Coleto Etxeko Pilar Marco, Anica Etxeko Goyena ahizpak, Dukea Etxeko Carmen de Andres, Chon Tellechea, Aezkoako Joaquina Lazcoz, Mariana Corral eta Botikarioaren Etxeko Busto ahizpek eta baselizako kofradiakide eta etxezain izan zirenen seme-alaba eta bilobek hartutako atxikimenduari esker, harik eta 2020an berriro osatuta dago Ermandadea (jardueneko etxezaina, Botikariaren etxeko, Pablo Torres). Bere garaian 1953. urtean egin zen bezala, jarduerak berriro hasi dira, Burdinzokoa alderdian pagoak moztu dira (Zaraitzuko Batzarraren oparia), basalizaren teilaturako.
Berrabiarazte horretan egin zen lanik zailena, baina enblematikoena. Baselizaren teilaturako pago-ohol ttikiak egitea. Zaraitzuko eta aezkoarren talde batek (orbaiztar, eta ariatar batek), Josecho Tellecheak bilduta, eta Javier Goicoa artisau-maisuak gidatuta, duela berrogeita hamabortz urte baino gehiagotik ahaztutako jakintzak eta trebetasunak berreskuratu eta Pedro Bernarindaberen teilatupean jarri ditu, Martin Landak (84 urte, Irati oihaneko legenda bizia), Bernardo Landak, Isaac Juancok, Itzalgo Pio Sarriesek, Antero Fernandezek, David Fernandeekz, Mikel Itoizek, Pedro Indavek eta Jesús Mari Larrañetak, Iratiko Ama Birjinaren baselizaren teilatu berrirako zazpi mila bortz ehun ohol ttiki baino gehiago gauzatu dituen talde hau osatzen dute.